Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea irekiko dute astelehenean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Xanistebanetan hesien zaintzan eta beste zenbait lanetan laguntzeko 11 pertsona kontratatuko ditu Oiartzungo Udala. Datorren astelehenean (hilak 7) irekiko dute lan-eskaintzan izena emateko epea, eta ia bi astez egongo da eskaerak aurkezteko tartea, uztailaren 18 bitarte.

Herriko festetan lan egin ahal izateko lau dira bete beharreko baldintzak: 18 urte beteta izatea, langabezian egotea kontratuaren hasiera datan (abuztuak 2), eskola ziurtagiria izatea eta B2 euskara maila egiaztatzea (ziurtagiririk ez dutenek euskara froga egiteko aukera izango dute).

Hiru bide egongo dira eskaerak aurkezteko: Lanbiden argitaratu den lan-eskaintzan izena emanda, Udaletxeko egoitza elektronikotik eskaera aurkeztuta edo Herritarren Arreta Zerbitzura joanda.

Zozketa, 21ean

Zozketa bidez erabakiko da nortzuk ariko diren laguntzaile lanetan. Uztailaren 21an egingo dute, 15:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan egon beharko dute izena eman dutenek eta ikasketa ziurtagiria eraman beharko dute, baita euskara egiaztagiria ere, baldin badute.

Xehetasun guztiak, hemen.

Gehigarriak

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea irekiko dute astelehenean