Oiartzunen ere ospatuko da Erroten Eguna

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Maiatzaren 18an herriko lau errota bisitatzeko aukera izango da.

Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da maiatzaren 18an. Hainbat ekitaldi antolatu dira laugarren edizioa honetarako, eta Oiartzunen ere izango dugu gure ondareaz gozatzeko aukera. Herriko lau errota bisitatzeko ibilaldi gidatua antolatu dute.

Yurritako errotan emango diote hasiera ibilbideari, goizeko 10:00etan, eta Xorrola autobusean Txalakako, Arraskuko eta Ugarteko errotak ezagutzera joango dira gero. Plaza mugatuak direnez bisitan parte hartzeko izena eman beharko da, 943 49 45 21 telefonora deituta edota turismoa@oarsoaldean helbidera emaila bidalita.

Gehigarriak

Oiartzunen ere ospatuko da Erroten Eguna