Kontxa Murgia omenduko dute asteburuan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Kontxa Murgia gogora ekarri eta Euskal Herriaren eta Galiziaren arteko loturak estutzeko ekitaldiak antolatu dituzte asteburuan Fato Cultural Daniel Castelaok eta Udalak.

Ostiralean (hilak 26) poesia errezitaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango da. Antton Kazabonek eta Xosé Estévezek, euskaraz eta galegoz, Joseba Sarrionaindia, Celso Emilio Ferreiro, Xosé Estévez, Xabier Lete, Julen Lekuona, Juan Mari Lekuona eta Antton Kazabon poemak errezitatuko dituzte, musikarien laguntzaz. Edurne Saizar izango dute pianoan, Haizea Lekuona flautarekin eta Oihane Mitxelena akordeoiarekin. 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Rosalia de Castrok landatutako pikondoaren adaxka jarri zuten iaz Oiartzunen, zimitioan. Urte osoan zehar zaindu dugun zuhaitza bisitatu eta omenaldia egingo dute larunbatean, urtarrilak 27, 12:00etan. Ondoren Kontxa Murgiari lore-eskaintza egingo diote bere jaiotetxea izan zen Manuel Lekuona Bibliotekan. Txistu eta gaita soinuek alaituko dute goiza.

Gehigarriak

Kontxa Murgia omenduko dute asteburuan