HIRIGINTZA SAILEKO ADMINISTRARIA

Udalak hirigintza saileko administrari lanpostua aldi baterako betetzeko beharra du, izan ere, udaleko lan-poltsa agortu da.

Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2026/10/16etik 2026/10/22ra, biak barne. 

Eskaera Lanbideren bidez edo eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da.

www.lanbide.euskadi.eus

Baldintzak:

- Batxiller tituloa edo teknikoa
- Euskara C1 maila.

Informazioa eskuratzeko: 943490142 (128 luzapena)

- LAN-POLTSA ONARTZEA ETA JAKINARAZPENA

Alkate Dekretuz lan-poltsa onartu da, izangaiek administrazio publikoetan emandako zerbitzuengatik egiaztatutako merezimenduak kontuan hartuta. Horretarako, lehenik eta behin, hirigintza-arloan eskuratutako lan-esperientzia baloratu da, eta, ondoren, administrazio publikoetako gainerako lan-esperientzia.

Administrazio publikoetan aldez aurretik zerbitzurik eman ez duten izangaiak ez dira lan-poltsan sartu.

Lan-poltsa honek izaera subsidiarioa izango du, eta Udalak egun indarrean duen lan-poltsa agortzen denean  soilik erabiliko da.

Lan-poltsaren onarpena interesdunei jakinaraziko zaie, legez ezarritako epearen barruan.

Jarraitu irakurtzen

UDALTZAINGOAREN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTEAREN 5 PLAZA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez Oiartzungo Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako bost plaza betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2025eko urriaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2026/04/24, 75 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2026/05/04, 108 zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2026/05/05

  Amaiera data: 2026/06/01

Jarraitu irakurtzen

KONTRATAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI-LETRADU LANPOSTUA ALDI BATERAKO BETETZEKO BEHARRA

Udalak Kontratazioko goi mailako teknikari-letradu lanpostua aldi baterako betetzeko beharra du, izan ere, udaleko lan-poltsak agortu dira eta inguruko administrazioei eskatuta ere ez dugu lan-poltsarik lortu.

Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2026/10/16etik 2026/10/22ra, biak barne. 

Eskaera Lanbideren bidez edo eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da.

www.lanbide.euskadi.eus

Baldintzak:

- Zuzenbidean gradua izatea edo baliokidea. 

- Euskara: C2 (4. HE) 

Informazioa eskuratzeko: 943490142 (128 luzapena)

- AZTERKETA EGITEKO DEIALDIA

Hautaketa-prozesuko azterketa teoriko-praktikoa 2026ko urriaren 30ean, goizeko 9:00etan, egingo dela Oiartzungo Udaletxean, 2. solairuan (Done Eztebe plaza, 1). Aurreikusitako iraupena 3 ordukoa da.

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena kontsultatzeko eraman ahal izango duzue

- LEHENENGO ARIKETA TEORIKOAREN ERANTZUN ZUZENEN ORRIA

Argitaratu da lehenengo ariketa teorikoaren erantzun zuzenen orria.

-AZTERKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA

Azterketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira eta 3 laneguneko epea ireki da erreklamazioak aurkezteko: 2026ko azaroaren 6tik 10era, biak barne.

Jarraitu irakurtzen