Maiatzaren 22ko 5/95 Lege Organikoak, Zinpekoen Epaimahaiari buruzkoak, 13. art.ko 4. paragrafoan ezartzen duenarekin bat, Atotxako Justizia Jauregian irailaren 28an egindakozozketan 2027-2028 urteetarako Gipuzkoan zinpekogai hautatuak izan direnen behin-behineko zerrenda argitaratzen da.
— Zinpekogaien behin-behineko zerrendaren GAOko argitalpena eransten da. Indarraldia 2027/1/1etik 2028/12/31ra.
EBAZPENA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita ebazpen honen eranskinean zerrendatutako pertsonak gainditu duela Oiartzungo Udaleko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran
aurreikusitako praktikaldia (EHAAn 2023ko urtarrilaren 18ko GAO, 18. zk.).
Udal honen Tokiko Gobernu Batzarrean, 2026ko urriaren 13an, ondorengo akordioa hartu zen:
Lehenengoa.- Oiartzungo udala eta Britac Proyectos S.L.ren arteko Arraguako ARR-1A Kontzertazio-hitzarmenari haserako onarpena ematea eta testua hogei egunez jendaurrean jartzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean iragarkia jarriz. Epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Gainera, banaka jakinaraziko zaie jarduketa-sistemak eragindako jabe guztiei.
Halaber, interesdunen eskura egongo da udal honen egoitza elektronikoan [helbidea: https://www.oiartzun.eus].
Bigarrena.- Jendaurreko izapidea amaitu ondoren, udal zerbitzu teknikoek aurkeztutako alegazioei buruzko informazioa ematea.
Hirugarrena.- Txosten teknikoaren ondoren, hirigintzako zerbitzuetara bidaltzea, ebazpen-proposamen-txostena egin dezaten.
Laugarrena.- Aurreko txostenekin, bidal bekio Lurraldeko Informazio Batzordeari, azter dezan eta behin betiko onespen-proposamena egin dezan, eta Tokiko Gobernu Batzarrari aurkeztuko zaio hurrengo bilkuran.
Denon ezaguerarako argitaratzen dena
Oiartzunen, sinaduraren egunean.
Alkateak,
Oiartzungo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 13an, besteak beste, honako erabakia hartu du:
Lehenengoa.- 2019ko eta 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzak iraungitzat jotzea, bete gabe geratu diren Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako hiru agente plazei dagokienez, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateginaren 70.1 artikuluan eskaintzak gauzatzeko ezarritako hiru urteko epe luzaezina igaro delako.
Oiartzungo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 13an, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.- 2026ko apirilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (75. zk.) argitaratutako Oiartzungo Udaleko Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako agente plazak txanda irekian eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak aldatzea, jarraian adierazitako moduan.
Bigarrena.- Oinarrien lehenengo oinarria («Xedea») aldatzea, deialdia 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion bi plazetara egokitzeko eta emakumeen aldeko plaza-erreserbari buruzko aurreikuspena deitutako plaza-kopuru berrira egokitzeko.
IGELDO AROZTEGIA SLL-k ondoren adierazten den jarduera jartzeko udal-baimena eskatzen du: Aroztegia, udalerri honetako Pagoaldea 57, 58A, 58B, 59A eta 59B zenbakietan.
Ondasun higiezinen gaineko zergari buruz eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspenari buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2026ko irailaren 8an egindako batzarraldian, ondoko erabakia hartu zuen.
«Lehena.- ?Onestea ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio-ponentzien aldaketa, udalerri hauei dagokiena: Aduna, Aizarnazabal, Aretxabaleta, Bergara, Donostia, Eibar, Getaria, Oiartzun eta Orio.
Oiartzungo onura publikoa duen 2.063.3 Martuzenegi mendiko 65, 47 eta 63 unaden zatitan dauden egurren ustiaketa esleitzeko lehiaketarako espedienteari (2026ON180001) hasiera eman zaio.
Udal honek 2026ko abuztuaren 6an eginiko Ez-ohiko Bilkuran, Oiartzunen erroldatutako edo bertako haur-eskoletan matrikulatutako 0-2 urte bitarteko haurrentzat, beren hezkuntza eta zaintzako ingurune pertsonal eta kolektiboan, jangela zerbitzu publikoa ezartzeko espedienteari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Udal honetako zerbitzu eskudunek 0-2 urteko haurrentzako jantokiko tokiko zerbitzu publikoa ezartzeko espedientea bideratu dute. Zerbitzu hori lehia askeko erregimenean eman da. Hori dela eta, zerbitzua ematearen inguruko Justifikazio-Memoria, Erregelamendu proiektua eta erantsitako dokumentazioa, 30 egun naturaleko entzunaldirako jartzen dira eta, hala badagokio, jendaurreko informaziorako deialdia egiten da, espediente horretan interesduntzat har daitezkeenak ager daitezen eta egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak egin ditzaten.
Udal honek 2026ko abuztuaren 6an eginiko Ez-ohiko Bilkuran «Oiartzungo Udaleko 0-2 urteko haurrentzat jangela-zerbitzua arautzen duen erregelamenduari» hasierako onespena eman zion.
Aipatutako erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da 30 eguneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Epe horretan interesatu guztiek Udal bulegoetan eta web orrian espedientea aztertu ahal izango dute eta erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako lekuetan eta moduetan.
Jendeari erakusgai egoteko epea igarotzen bada ino lako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika