Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaien kokapenaren kontsulta:
Titularra: Oiartzungo Udala
Ibaia: Iruiturrieta Iturria
Titularrak: Luciano Echeveste Arbide / Manuel Ignacio Arbide Arrieta
Ibaia/Erreka: Aldako-Erreka edo Txara
IRAGARKIA
Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 25ean egindako bilkuran, Azpeitia Isasa SL-ren izenean Josu Azpeitia Zabaleku jaunak aurkeztu eta Lucas Echeveste arkitektoak urrian idatzitako “Oiartzungo Altzibar auzoa. ALT-2B, Matxillendane, eremuari dagokion xehetasun azterketa”, dokumentuari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ahal ditzaten Proiektua eta bere espedientea hogei (20) eguneko epean jendaurrean jartzen dira.
Oiartzunen, 2022ko urriaren 25ean
IDAZKARIAK, Digitalki sinatua
Udal Osoko bilkurak Oiartzungo bide publikoen inbentarioko Ibarburu bideari jabari publikoaren izaera kendu eta ondare ondasun bezala sailkatzeko hasierako ebazpena hartu zuen 2022ko ekainaren 29ko bilkuran. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dagokion argitalpena egin da 2022ko uztailaren 18an eta hilabeteko epean, hau da uztailaren 19tik abuztuaren 18a arte, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Udalbatzak, 2021eko azaroaren 24ean egindako bilkuran, gehiengoaren aldeko botoz, 2022 urterako Udal Zerga Ordenantzaren 6. atala aldatzea onartu zuen hasieraz. Aipatu atalak hiri-lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen du.
Hartutako erabakia eta horretarako bideratu den espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika