Udalak Kontratazioko goi mailako teknikari-letradu lanpostua aldi baterako betetzeko beharra du, izan ere, udaleko lan-poltsak agortu dira.
Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2025/12/05etik 2025/12/12ra.
Eskaera Lanbideren bidez edo eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da.
Baldintzak:
- Zuzenbidean gradua izatea edo baliokidea.
- Euskara: C2 (4. HE)
Informazioa eskuratzeko: 943490142 (128 luzapena)
AZTERKETA EGITEKO DEIALDIA
Abenduaren 16an egingo da, goizeko 10:00etan Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1).
Hautagaiek bertaratu beharko dute identitatea egiaztatzen duen agiria aurkeztuta.
Hautagaiek 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena eraman dezakete azterketara.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika