2026. URTEKO ARAUGINTZA PLANA
2025eko Udal osoko Batzak besteak beste 2026. urteko araungintza plana onartzea erabaki zuen.
2026. urtean zehar Oiartzungo Udalak honako ordenantza-ekimenak gauzatzea aurreikusten du:
- Oiartzungo Udaleko langile publikoa izateko hautaketa eta hornidura prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen ordenantza. Berria
- Telelana arautzen duen Erregelamendua. Berria
- Oiartzungo kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamendua. Berria
- Oiartzungo udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen Erregistroaren Erregelamendua. Aldaketa
- 2026 urteko Oiartzungo Udaleko ordenantza fiskalen aldaketa.
- 2027 urterako Oiartzungo Udaleko ordenantza fiskalen aldaketa.
- 2027 ekitaldiko udal aurrekontua gauzatzeko araua. Aldaketa
- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Ordenantzaren aldaketa puntuala, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokiona. Aldaketa
- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Eraikuntza-Ordenantzaren aldaketa, Euskal Autonomía Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen duen 80/2022 Dekretuaren xedapenetara egokitzeko. Aldaketa
- Hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen ordenantza. Aldaketa
- Animalien edukitza eta babesari buruzko ordenantza. Aldaketa edo derogazio partziala.
- Oiartzungo Musika Eskola zerbitzu publikoaren erregelamendua. Berria