Ergoiengo San Antoniyuk asteburuan
Auzokalte elkartearen inguruan izango dira hitzordurik gehienak.
Joan den asteburuan beroketa lanak eginda, ostiralean ekingo diote berriz festari Ergoienen. Hiru eguneko egitarau betea osatu dute jai batzordeko kideek.
Ekainak 12, ostirala:
- 17:30_ Lamiaren jaitsiera
- 18:00_Zapotxin pailazoaren eta bere lagunen “Baratzuri zoparen sekretua” emanaldia. Ondoren, txokolatada
- 19:30_ Suziria. Ondoren, buruhandiak eta pintxo potea
- 20:00_ Kartelada ibiltaria
- 22:00_ Truk Txapelketa
Ekainak 13, larunbata:
- 10:00_ Goiz eresia Lartaungo txistulariekin
- 11:00_ Pilota partiduak
- 12:00_ Sagardo dastaketa
- 12:30_ Haurtzaro dantza taldearen emanaldia
- 13:30_ Bertso bazkari musikatua
- 16:00-19:00_Kataxulo rokodromoa
- 18:00_Erraldoi txiki eta handien kalebuelta
- 19:00_Zezen kozkorrak
- Iluntzean, ogitartekoak
- Afalostean, disko festa eta zezen suzkoa
- Ondoren, DJ Adarrak
Ekainak 14, igandea:
- 11:00_ Pilota partiduak
- 13:30_Auzo bazkaria. Bazkalostean, Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonen kantaldia
- 16:00_Haur jolasak eta eskulan tailerrak. Ondoren, txokolatada
- 18:30_Danborrada
- 20:00_Azken suziria
Gehigarriak