Maiatzeko udalbatzarreko gaien artean, bi mozio
Hilaren 27an egingo da udal osoko bilkura, 18:00etan.
Maiatzeko udalbatzarrean bi mozio izango dira aztergai. Berriz ere garaia badatorrenez, Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearen aldeko sostengua adieraztekoa izango da bat. Bestea, berriz, foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren gainekoa. 1876ko uztailaren 21ean abolitu ziren foruak eta 1976an sortu zen Bergaran Alkateen Mugimendua. Bi gertakariek sakon markatu dute euskal gizartearen antolaketa instituzionala eta autogobernuaren bilakaera. Urteurrenak etorkizuneko pausoen mugarri izateko xedez, Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Bergarako alkateak orain egun gutxi jakinarazi dute uztailaren 19an ekitaldi publiko-instituzionala egingo dela Bergaran.
Hamasei puntuko gai-zerrenda
18:00etan hasiko da maiatzeko udalbatzarra eta hamasei puntuko gai-zerrenda izango da aztergai:
- Aurreko batzarrari dagokion akta onartzea
- 2026ko Baxoa-azterketak euskaraz pasatzearen aldeko sostengu mozioa
- Foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta alkateen mugimenduaren 50. urteurrenaren gaineko mozioa
- Oiartzungo haur-eskola zerbitzuaren transferentzia: Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergotik udalera, gero Haurreskolak Partzuergoaren esku uzteko
- Plan Orokorraren ELI-6A eremuko F1 lursailaren gainean Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren alde 2010ean eratutako azalera eskubidea amaitutzat ematea
- Oarsoaldea eta udalaren arteko 2026 lankidetza-hitzarmena onartzea
- Bake epaile ordezkoaren izendapen proposamena onartzea
- 2026ko lanpostuen zerrendaren eta plantillaren aldaketa onartzea
- Lanbarren parke logistikoko Arkotz eta Arañaburu kaleen eta AP-8-aren arteko ezpondaren aldizkako azterketa geoteknikoaren zerbitzu kontratua
- 2026ko Zerga Ordenantzaren lehenengo aldaketa
- Arraguako ARR-1A eta ARR-1B eremuak Babes Akustiko Bereziko Eremu (BABE 1) izendatzea eta eremuko Plan Zonala onartzea
- Udal araubideko etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroaren erregelamenduaren aldaketari jarritako alegazioari erantzutea eta behin betirako onartzea
- ALT-6 eremuko mugan, ARBAISENEA S.L.ren jabetzako 18.538 finkaren 432,21 m²ko sailaren gainean zorbidea eratzea, Agerre baserrikoak izandako udal lurretan burutu beharreko nekazal ustiapenera sarbidea egiteko
- Onura publikoa duen 2.063.1 Pikokarate mendiko unada baten emakida Arraztalo elkarteari
- Beste organoen jardueraren jarraipena
- Eskari-galderak
Gehigarriak