Arraguak emango die hasiera auzoetako festei

Xorrola zerbitzua eskainiko da maiatzaren 22 gauean, ostirala, 01:00etatik 05:00etara.

Maiatzaren 15ean, ostiralean, hasiko dituzte Arraguako bizilagunek auzoko festak. Programazio nagusia maiatzaren 22tik 24ra artekoa izango bada ere, beroketa lanak egingo dituzte aurreko asteburuan, maiatzaren 15etik 17ra.

Maiatzaren 22an eta 23an gaueko ordu txikiak arte luzatuko da jaia, eta herriko gainontzeko auzoetako festazale ugari hurbilduko denez Arraguara, etxera buelta errazteko gaueko Xorrola zerbitzua eskainiko du udalak maiatzaren 22 gauean (ostirala). 01:00etan hasi eta 05:00etara, orduero herriko zortzi auzoetatik pasako da. Arraguatik abiatuta, ibilbide hau egingo du autobusak:

  • Arragua (hasiera): Lartzabal etxadiko geltokia (farmaziaren alboan)
  • Mendin: frontoi gainaldeko geltokia
  • Elizalde: liburutegi ondoko geltokia
  • Gurutze: Bizardia plazako geltokia
  • Ergoien: Tornola kaleko geralekua
  • Altzibar: Zokoloko zubia
  • Karrika: plazako autobus geltokia
  • Iturriotz: Beko Soro ingurua
  • Ibarre: gasolindegiaren parea
  • Elizalde: Pikabene ingurua
  • Ugaldetxo: Intxixuren parea

Maiatzaren 23tik 24rako gauean, larunbatetik iganderako gauean, Lurraldebusen gaueko ohiko autobusa ibiliko dela ere gogorarazi du udalak.

Arraguako festetako egitaraua

Maiatzak 15, ostirala:

  • 22:00_ Truk txapelketa

Maiatzak 16, larunbata:

  • 14:00_ Bertso bazkaria

Maiatzak 17, igandea:

  • 10:30_ Gaztetxoen pala eta futbol txapelketa
  • 17:30_ Rummikub txapelketa

Maiatzak 22, ostirala:

  • 14:00_ Jubilatuen bazkaria
  • 18:00_ Txupinazoa, Lartaungo txistulariek eta buruhandiek lagunduta
  • 18:30_ Pala txapelketako partidak
  • 18:45_ Gaztetxoentzako ginkana
  • 20:00_Elkarretaratzea
  • 21:00_ Itxaron-en kontzertua. Bertan afaltzeko aukera egongo da
  • 22:30_ Matraka elektrotxaranga
  • 00:30_ Bad Sound System

Maiatzak 23, larunbata:

  • 10:30_ Pilota partidak
  • 11:30_Erraldoi ertainen kalejira
  • 12:00_ Oidultz dultzainero taldearen kalejira
  • 14:00_ Herri bazkaria, eta jarraian bingoa eta zozketa
  • 19:00_ Adin guztietarako jolasak
  • 22:00_ Alarma Morea taldearen kontzertua
  • 00:00_ Dj Zator

Maiatzak 24, igandea:

  • 09:00_ Meza
  • 10:00_ Lartaungo txistularien diana
  • 11:00_ Haurtzaro Ikastolako dantzarien kalejira
  • 11:00-14:00_ Puzgarriak
  • 12:00_ Toka txapelketa
  • 17:00_ X. Bizkotxo txapelketa (17:00etarako entregatu behar dira frontoian)
  • 17:30_ Magiklown pailazo-magoaren ikuskizuna
  • 18:30_ Txokolatada, bizkotxo-dastaketa eta sari-banaketa. Ondoren, suzko zezena

Gehigarriak

Arraguak emango die hasiera auzoetako festei