Hamaika aztergai biharko udalbatzarrean
Azaroko plenoa izango da bihar, asteazkena, 18:00etan.
Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da bihar, azaroak 26, 18:00etan hasita. 2026an jarriko dute begirada udal ordezkariek, eta hurrengo urtearen antolaketarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte.
Gai ordena:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2026rako Zerga Ordenantzaren aldaketa.
- 2026ko Aurrekontu Orokorra.
- 10. Kreditu aldaketaren onarpena.
- 2026 urteko araugintza plana.
- Oiartzun Erregimen Bereziko Eremura atxikituko 2026ko egutegia osatzea.
- Musika-eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpena. Behin betiko onarpena
- Berri ematea: 2025-KALD-000009-00 kreditu aldaketaren onarpena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- EAJ/PNV, Udalak Israelekin duen erlazioarekin inguruko galdera.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak