Hasi da festa! Gora Xanistebanak!

Xabier Izagirre eta Birgilio Labandibarrek piztu dute txupina. Ikusi abuztuak 2ko argazkiak.

Lehertu da festa! Jai giroa atzo hasi bazen ere, Birgilio Labandibar eta Xabier Izagirrek ireki dituzte ofizialki Xanistebanak. 19:30ean udal ordezkariek Oiartzunera bizitzera etorritakoekin batera Doneztebe plaza hartu eta sokadantza eskaini diete herritarrei. Ondoren lehen suziria Labandibar eta Izagirrek piztu dute.

Beste bost egunez buruhausteak utzi eta festaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da herrian. Gozatzera eta ongi pasatzera animatu ditu herritarrak Joana Mendiburu alkateak, “betiere, ingurukoekin errespetuz jokatuz”. Herriko jaiak horretarako direla adierazi du,  “elkartzeko, topo egiteko eta gozatzeko. Hain zuzen ere horixe baita jaiek herriari egiten dioten ekarpenik handiena: komunitate sentimendua indartzen da”.

Musika emanaldiak izango dira gauean

  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • INDABE
    • ODEI BARROSO
    • MALAKIAS
  • Gaueko 24:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • ITZAL ERROMERI TALDEA
  • Gaueko 24:00etan: DJ JOTATXO, Zimitiyoko Txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna

Xanisteban Eguna bihar

Herriko jai eguna izango da bihar eta hamarnaka ekintza presatu dituzte Xanisteban Egunerako:

  • Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Ormazabal parkinaren ondoko belazean. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
  • Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
  •  
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:30ean: Festetako kanpai joaldia. Antolatzaileak: Oiartzungo kanpai joleak
  • Goizeko 11:00etan: LARTAUN ABESBATZA kantuan eta BEGOÑA BERGARETXE harmoniumean Meza Nagusian Done Eztebe Parrokian.
  • Ondoren: 48. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:30ean: UR PUZGARRIAK,  Landetxe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 37. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IPUIN KONTAKETA 3 urtetik gorako haurrentzat Mireia Delgadorekin. Ondoren, askari osasungarria Arizmendienean (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan).  Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA Lartaun Txistularien eskutik, Landetxe Plazan. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • 3TTU
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • HECETU WELO
    • BENGO