Oiartzun Burujabe proiektua aurkeztuko dute bihar

11:00etatik 13:00etara, Doneztebe plazan.

Bihar egingo dute herrian martxan jarriko den Oiartzun Burujabe proiektuaren aurkezpena. Herri burujabeago bat izateko, elkarlana eta saretzea hauspotu nahi dituzte.

11:00etan hasiko da aurkezpena, Doneztebe plazan. Hernanin duela urte batzuk abiatu zuten bidea ezagutzeko aukera izango da lehenengo. Oiartzunen egin nahi duten prozesua aurkeztuko dute gero. Hamaiketako burujabe musikatuarekin amaituko dute saioa.

Egitaraua

  • 11:00etatik 11:45era: Hernani Burujaberen esperientzia ezagutzeko aukera.
  • 11:45etik 12:00etara: Oiartzun Burujaberen aurkezpena eta argazkia.
  • 12:00etatik 13:00etara: Hamaiketako burujabe musikatua.

Gehigarriak

Oiartzun Burujabe proiektua aurkeztuko dute bihar