Udaberriko HemenGuk azoka egingo dute larunbatean

Bertako 15 ekoizle eta artisauk jarriko dute postua.

Udaberriko urtaroko azoka antolatu dute herriko ekoizle, artisauek eta Udalak. Oiartzunen ekoitzi eta sortutako produktuekin 15 postu jarriko dituzte Kontzejupean, 10:00etatik 13:30era.

Hauek izango dira urteko lehen merkatuan parte hartuko duten ekoizle eta artisauak:

  • AARON Larrugintza
  • ALDAKO Txakolina
  • ALLENDE Artelanak
  • ARRAZTALO Barazkiak
  • ELIKA Kooperatiba
  • GEZAMINA Ogia eta sagardoa
  • KOSTA Itsas egurrak
  • KÜRTÖSKALÁCS Gozo hungariarra
  • LEILEI Makramea
  • LEKUNGARAI Gaztagintza
  • MOMOTEGI Ahatekiak
  • OLIPAROK Artisau lanak
  • PAPURRAK Ogia eta goxoak
  • PELUZAHAR Arrautzak
  • ZITUENE Pasta

Gehigarriak

Udaberriko HemenGuk azoka egingo dute larunbatean