- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizio askearen bidez etxez etxeko laguntzaile lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu berezien azpieskalako eginkizun berezitakoen bi plaza betetzeko deialdia eta oinarriak.
- ONARPENA: Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 24ean hartutako erabakia.
- GAOn ARGITALPENA: 2025/07/09, 130 zk.
- BOEn ARGITALPENA: 2025/07/17, 171 zk.
- IZENA EMATEKO EPEA:
Hasiera data: 2025/07/18
Amaiera data: 2025/08/19
- OPOSIZIO FASEKO LEHEN ARIKETA EGITEKO DATA, ORDUA ETA TOKIA ZEHAZTEA
2025eko azaroaren 18ko GAOn argitaratuko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Hala ere, epaimahaiak erabaki du hautagaiei aurrez jakinaraztea oposizio faseko lehen ariketa egiteko deialdiaren xehetasunak. Ariketa 2025eko azaroaren 27an, 10:00etan, Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1).
Hautagaiek bertaratu beharko dute identitatea egiaztatzen duen agiria aurkeztuta.
- ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2025/11/18, 221 zk.
Argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.
Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2025/11/19tik 2025/12/02ra (biak barne).
Erreklamazioa aurkezten dutenek ad cautelam lehenengo ariketan parte hartu ahal izango dute. Hala ere, erreklamazioa azkenean ezesten bada onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean, egindako ariketa ez-egindakotzat joko da.
Oposizio faseko lehen ariketa egiteko deialdia: 2025eko azaroaren 27an, 10:00etan, Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1).
Hautagaiek bertaratu beharko dute identitatea egiaztatzen duen agiria aurkeztuta.
- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA BIGARREN ARIKETAREN A) ATALERAKO DEIALDIA EGITEA
Ofizioz baliogabetzea lehenengo ariketaren 28.29. eta 30. galderak, gaitegiko 8.
gaian ez daudelako sartuta (1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen
eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko
Legearen testu bategina onartzen duena (II. tituluko I., II. eta III. kapituluak eta III. tituluko
VI. kapitulua). Izan ere, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako
indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bateginaren 20. eta 21. artikuluei
buruzko hiru galdera horiek, II. tituluko IV. Kapitulukoak dira, eta ez daude jasoak gaizerrendako
8. gaian.
Ondorioz, 28., 29. eta 30. galderak baliogabetzea, gai-zerrendaren eremu materiala
gainditzeagatik, eta galdera horien ordez 31., 32. eta 33. Erreserbako galderak baloratzea
erabaki da.
Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.
Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea ireki da: 2025eko azaroaren 28tik abenduaren 12ra, biak barne.
- OPOSIZIO FASEKO BIGARREN ARIKETAREN A) ATALA EGITEKO DEIALDIA
Oposizio faseko bigarren ariketaren a) atala egiteko data, ordua eta tokia: 2025eko abenduaren 18an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
Bigarren ariketa ezagupen teoriko praktikoko proba da, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Bi atal izango ditu:
A atala): Idatziz oinarri hauen II. eranskineko gaiei buruz prestatutako aukerako galderak erantzun beharko dira. Epaimahaiak erabakiko du, proba hasi aurretik, gaizki erantzuten diren galderek penalizatuko diren ala ez.
Gehienez 20 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 10 puntu eskura tzen ez dituzten hautagaiak.
Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagu tza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezarriko du, eta erabaki hori publiko egingo du.
- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA
Epaimahaiak erabaki du behin-behineko emaitzen aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez behin betikotzat ematea.
- BIGARREN ARIKETAREN A) ATALAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA
Bigarren ariketaren A atalaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira eta hauen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea irekitzea: 2025eko abenduaren 19tik 2026ko urtarrilaren 7ra, biak barne.
- BIGARREN ARIKETAREN B) ATALERAKO DEIALDIA EGITEA
Oposizio faseko bigarren ariketaren b) atala egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2026ko urtarrilaren 29an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
- BIGARREN ARIKETAREN A) ATALAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK
Erreklamazio bat aurkeztu da 16. galderaren aurka eta onartzearen ondorioz, bigarren ariketaren A atalaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.
Epaimahaiak akats aritmetiko bat atzeman du. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituztela, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. Kasu honetan, atzemandako akatsa aritmetikoa dela egiaztatu da.
Horrenbestez, bigarren ariketaren A atalaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.
- HAUTAKETA PROZESUAN PLAZA BAT GEHITZEA
Tokiko Gobernu Batzordeak, 2026ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, Oiartzungo Udaleko etxez etxeko laguntzaile lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako eginkizun berezitakoen motako bi plazen hautaketa-prozesuan plaza bat gehitzea erabaki du.
Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzera bidali da.
- BIGARREN ARIKETAREN B) ATALAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA
Bigarren ariketaren B atalaren behin-behiko emaitzak onartzea (gutxienez 20 puntu lortu behar dira gainditzeko).
Behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea irekitzea: 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 2ra, biak barne.
- BIGARREN ARIKETAREN B) ATALAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA
Bigarren ariketaren B atalaren behin betiko emaitzak onartu dira aurkeztu diren 6 erreklamazioak aztertu eta ebatzi eta gero.
- LEHIAKETA FASEARI HASIERA EMATEA: MEREZIMENDUAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA
Merezimenduak aurkezteko 10 egun balioduneko epea ematea: 2026ko apirilaren 7tik 20ra bitartekoa izango da, biak barne.
Epaimahaiak jarraian adierazten diren merezimenduak baloratuko ditu, eskaeran adierazi eta behar bezala egiaztatu badira. Erreferentzia izango da beti eskaerak aurkezteko azken eguna:
1. Lanbide esperientzia:
Administrazio publikoetan eta enpresa pribatuen eremuan etxez etxeko laguntzaile gisa edo etxez etxeko laguntzaileari dagozkion zerbitzuak, 5 puntu gehienez, 0,10 puntu hilabete oso bakoitzeko.
Konputua egiteko, lan egindako aldiak batuko dira, eta behin batu ondoren, ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 egun naturaleko multzoa.
Halaber, lanbide-esperientziaren ondorioetarako, honako hauek baloratuko dira: izangaiak senideak zaintzeko edo genero-indarkeriagatiko eszedentzia-egoeran emandako denbora, amatasuna eta aitatasuna babestea edo bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa kontziliatzen laguntzea xede duten lanaldi-murrizketei edo baimenei egotz dakiekeen denbora, bai eta enplegatu publikoek genero-indarkeriagatiko baimenak baliatu dituzten denbora ere.
2. Titulu akademiko ofizialak eta prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten gaietan edo lanpostuan aritzeko behar diren trebetasunak lortzeko direnean. Halaber, eskainitako plazari atxikitako lanpostuaren eskumen-eremuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko eta hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko ikastaroak baloratuko dira.
Deialdian parte hartzeko eskatzen ez diren tituluak baloratuko dira, bai eta unibertsitateetako berezko masterrak, diplomak eta tituluak ere, eta ikastaroak deialdiko lanpostua betetzeko duten erabilgarritasun mailaren arabera, gehienez ere 2 punturekin. 0,5 puntu teknikari-titulu bakoitzeko, eta puntu 1 gradu-titulu, master, diploma eta unibertsitateen berezko titulu bakoitzeko.
Epaimahaiak baloratuko du alegatutako tituluen egokitasuna.
Deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunekin edo betetzeko behar diren trebetasunekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak orduen batuketa bat eginen da, 0,001 koefizienteaz biderkatuko dena, lor daitekeen gehienekoaren mugarekin (2 puntu).
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika