Udalak artxibozaina lanpostua betetzeko beharra du.
Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaera aurkezteko epea 2024/06/02ra.
Eskaera Lanbideren bidez (www.lanbide.euskadi.eus) edo Udal erregistroan eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da .
Lanpostuaren eginkizunak:
• Artxibo munizipaleko dokumentu-fondoak antolatu, sailkatu eta deskribatu.
• Dokumentuen kontserbazioa eta eskuragarritasuna bermatzeko artxibo-arau eta prozedurak aplikatu.
• Parte hartu dokumentu-kudeaketa elektronikoaren sistemak ezartzen eta mantentzen.
• Dokumentuak digitalizatzeko eta artxibo elektronikoaren kudeaketaz arduratzea.
• Herritarrei eta ikertzaileei dokumentazioaren sarbidetza erraztu, datuen babesari eta gardentasunari buruzko indarreko araudia errespetatuz.
• Dokumentu-fondoen kokapenari eta erabilerari buruzko aholkuak eman.
• Dokumentuen kontserbazio-egoera gainbegiratu.
• Dokumentu-ondarearen babeserako neurriak proposatu, hala nola zaharberritzea eta erreprodukzioa.
• Beste unitate administratiboei aholkularitza eskaini dokumentu-kudeaketaren arloan.
• Dokumentu partekatuen kudeaketan koordinatu beste artxibo eta erakunde batzuekin.
Baldintzak:
- Historian, Humanitatean edo Dokumentazioan gradua izatea edo baliokidea.
- Hizkuntz eskakizuna C2C2 eta ez balego C1C1.
Informazioa eskuratzeko: 943110410
Baloratuko dira honako alderdi hauek, besteak beste:
- Artxibozain arloko ezagutza eta esperientzia eta erregistro elektonikoa zein administrazio elektronikoaren ezarpenean prestakuntza eta esperientzia baloratuko dira.
- Hautagaiek idatzizko azterketa gainditu beharko dute.
Azterketaren emaitzak onartu dira eta honako hauek izan dira:
ABIZENAK ETA IZENA | NA | BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK | |
1 | Klara Gorosabel Zaldibia | ***4943** | 26,03 |
2 |
| ***4835** | 14,05 |
3 |
| ***7034** | 10,06 |
4 |
| ***7230** | 9,72 |
5 | ***9530** | 4,09 |
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika