ARKITEKTO LANPOSTUARI DAGOKION ADMINISTRAZIO BEREZIKO GOI MAILAKO TEKNIKARI PLAZA BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizio askearen bidez arkitekto lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako teknikarien azpieskalako goi-mailako motari dagokion plaza bat betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2024ko otsailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2024/03/14, 53 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2023/03/26, 75 zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2024ko martxoaren 27a. 

  Amaiera data: 2024ko apirilaren 26a.

Eskaera-orria argitaratu da.

- BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2025/01/08, 4 zk.

Argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.

Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.

Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2025/01/09tik 2025/01/22ra (biak barne).

- OHARRA: OPOSIZIO FASEKO LEHEN ARIKETA EGITEKO DATA ALDATZEA

2025eko otsailaren 14an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxean (Done Eztebe plaza,
1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Lehen ariketa: Ezagupen teorikoko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea (30 puntu gehienez). Gai-zerrendari buruzko ezagutza-test erako azterketa. Epaimahaiak erantzun okerrak zigortu ahal izango ditu. Ariketa honi 0 eta 30 puntu bitartean emango zaizkio, eta baztertuak izango dira 15 puntu edo gehiago lortzen ez dituzten izangaiak.

- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIOA EPEA IREKITZEA

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzak web-orrian argitaratzea eta erreklamazioak egiteko 5 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2025eko otsailaren 17tik 21era, biak barne.

Lehenengo ariketa eta erantzun zuzenen txantiloia argitaratu dira. 

- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ETA BIGARREN ARIKETAREN DATA, ORDUA ETA LEKUA ZEHAZTEA

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioak aztertu eta ebatzi dira. Lehenengo ariketaren behin betiko emaitzak onartu dira.

Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko urriaren 23an izango da, goizeko 9:00etan, Oiartzungo Udalean (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Bigarren ariketa proba praktikoa edo teoriko-praktikoa da eta gehienez 50 puntu balio ditu. Ariketa hau derrigorrezkoa eta baztertzailea da. Epaimahaiak proposaturiko kasu praktiko edo teoriko-praktikoak ebatzi beharko dira, gai-zerrendari edota lanpostuaren eginkizunei buruzkoak.

Ariketa honi 50 puntu emango zaizkio, eta baztertuak izango dira 25 puntu edo gehiago lor tzen ez dituzten izangaiak.

Hautagaiek ezin izango dute inolako araudirik eraman. Beharrezkoa litzatekeen dokumentazioa Udalak jarriko du eskuragarri.

Azterketaren iraupena aurrerago jakinaraziko da.

OHAR GARRANTZITZUA: BIGARREN AIRKETAREN EGUNA ETA ORDUA ATZERATZEA

Hasieran bigarren ariketa 2025eko urriaren 23an egiteko iragarri zen arren, barne-antolaketa arrazoiak direla medio data aldatu behar izan da. Hori dela eta, oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data, ordua eta tokia honela zehazten dira:

  • Eguna: 2025eko urriaren 28a

  • Ordua: goizeko 10:00etan

  • Tokia: Oiartzungo Udala (Done Eztebe plaza, 1)

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIOA EPEA IREKITZEA

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzak web-orrian argitaratzea eta erreklamazioak egiteko 5 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2025eko azaroaren 10etik 14ra, biak barne.

Zuzenketa irizpideak argitaratu dira. 

- 4. HE EGIAZTATZEKO FROGA EGITEKO DEIALDIA

Hautagai bakarra deitua izan da Arabako bateratuko azterketara.

Azterketa idatziaren inguruko informazioa honako hau da:
 Azterketa-eguna: 2025-11-18, asteartea
 Azterketa ordua: C2 – 09:00
 Azterketa-lekua: UNED-Gasteiz
Pedro de Asua kalea, 2
Vitoria-Gasteiz

Interesdunari jakinarazi zaio probaren emaitza eta 5 laneguneko epea du erreklamazioa aurkezteko: 2025/12/15etik 2025/12/19ra, biak barne.

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK  

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak aztertu dira eta ebatzi dira. Ondorioz, bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

- LEHIAKETALDIARI HASIERA EMATEA

Lehiaketaldiari hasiera ematea erabaki da, eta 10 egun balioduneko epea ezarriko du balioetsiko diren merezimenduak adierazi eta egiaztatzeko: 2025eko abenduaren 19tik 2026ko urtarrilaren 7ra, biak barne.

Epaimahaiak jarraian adierazten diren merezimenduak baloratuko ditu, eskaeran adierazi eta behar bezala egiaztatu badira. Erreferentzia izango da beti deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko azken eguna.

1.    Lanbide-esperientzia: 5 puntu.

Herri-administrazioen eremuan eskainitako zerbitzuak, deialdiko plazari atxikitako lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzen; gehienez ere 5 puntu, 0,075 puntu hilabete oso bakoitzeko, karrerako funtzionario, bitarteko funtzionario edo lan-kontratuko langile gisa. Praktikaldiak ez dira zenbatuko.

Konputua egiteko, lan egindako aldiak batuko dira, eta behin batu ondoren, ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 egun naturaleko multzoa. Lanaldi murriztuan lan egindako aldi guztiak lanaldi osotzat hartuko dira. 

Halaber, lanbide-esperientziaren ondorioetarako, honako hauek baloratuko dira: izangaiak senideak zaintzeko edo genero-indarkeriagatiko eszedentzia-egoeran emandako denbora, amatasuna eta aitatasuna babestea edo bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa kontziliatzen laguntzea xede duten lanaldi-murrizketei edo baimenei egotz dakiekeen denbora, bai eta enplegatu publikoek genero-indarkeriagatiko baimenak baliatu dituzten denbora ere.              

2.    Titulu akademiko ofizialak eta prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten gaietan edo lanpostuan aritzeko behar diren trebetasunak lortzeko direnean: 3 puntu.

— Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako (LHIEE) Hirigintza Diploma: 2 puntu. Hirigintza-ikastaroko modulu bakoitzeko: 0,33 puntu.

— Eskainitako plazari atxikitako lanpostuaren eskumen-eremuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko ikastaroa: 0,005 puntu prestakuntza-ordu bakoitzeko.

— Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko ikastaroa: 0,005 puntu prestakuntza-ordu bakoitzeko.

— Lanpostuari esleitutako eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak hartuko dira kontuan (deialdian parte hartzeko eskatzen ez diren tituluak baloratuko dira, bai eta unibertsitateetako berezko masterrak, diplomak, eta tituluak ere, eta ikastaroak): puntu 1, gehienez, honako baremoa aplikatuz:

—40 ordutik 100 ordura bitarteko iraupena duen ikastaro bakoitzeko: 0,5 puntu.

—101 ordutik gorako iraupena duen ikastaro bakoitzeko: puntu 1.

40 ordutik beherako ikastaroek ez dute puntuaziorik izango.