Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran, Oiartzungo ITU-2B eta ITU-2C azpi-area eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Beti ere, Martxoaren 24ko Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen 46/2020 Dekretuaren 31.3 artikuluaren arabera, nahitaezko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidetik ondorioztatzen denaren baldintzapean.
IRARBE S.L.k sustatzen du, Oiartzungo ITU-2B eta ITU-2C azpi-area eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Berezia, eta Ramon Azurmendi arkitektoa eta Jon Orue abokatuak 2025eko maiatzean idatzitakoa da, eta Ingurumen azterketa estrategikoa Jon Aseginolaza, biologoa eta paisajistak 2025eko azaroaren 14ean sinatutakoa.
Plan Berezia osatzen duen dokumentazioa hemen: ITU-2B eta ITU-2C_Plan Berezia_hasierako onarpena
Interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ahal ditzaten Proiektua eta bere espedientea hogei eguneko epean jendaurrean jartzen dira.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika