EPEA IREKITA (martxoaren 4tik, apirilaren 4ra, biak barne)
Argitara ematen da 2026an Oiartzunen kirol-ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzaren deialdiaren laburpena, azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www.pap.minhap.gob.es/ bdnstrans):
Lehenengo. Dirulaguntzaren xedea.
Ebazpen honen xedea da dirulaguntza norgehiagoka bidez banatzeko. oinarri arautzaileak ezartzea 2026an Oiartzunen kirol-ekitaldiak antolatzeko.
Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak.
Dirulaguntza-lerro honetako onuradun izan ahalko dira herriko kiroleko eragileak eta norbanakoak, baldin eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak adierazitako ezaugarriak betetzen badituzte.
Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa.
Dirulaguntza hauek emateko 15.000,00 euroko izendapena egin da, Oiartzungo Udalaren 2026ko aurrekontuko 1 0352.481.341.00.03 2026 zenbakidun partidaren kontura.
Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta eskatzaileak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.
Eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko da modu telematikoan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.
Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Oiartzun, 2026ko otsailaren 11n—Alkatea.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika