2025ean Oiartzungo Xanistebanak jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

HELBURUA

Oiartzunen, Xanistebanak herriko jaietan, ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez, dirulaguntzak ematea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2025eko maiatzaren 1etik 31ra.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 60000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2025 urteko aurrekontuko 1 0331.481.338.00.10.2025  zenbakidun partidaren  kontura.

Dirulaguntza hauekin ekintzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oiartzungo Xanistebanak jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. Eranskina (PDF)
  3. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina (PDF)

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Justifikazioa egoitza elektronikoaren bidez egiteko sakatu hemen.

  1. Eskaera orri orokorra. (PDF)
  2. Eginiko eta diruz lagundutako jardueraren azalpen memoria. IV. Eranskina (PDF)
  3. Gastu eta diru sarreren balantzea. V. Eranskina (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda. VI. Eranskina (PDF)
  5. Eginiko gastuaren ordainagiriak.
  6. Ekintzari buruzko bi argazki formatu digitalean.

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34