Helburua: Lehenengo sektorea sustatzea eta indartzea da dirulaguntza hauen helburu nagusia.
Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita 2024 abenduaren 1a bitarte.
Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 50.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren aurrekontuko 1 0223.480.414.00.02 2024 zenbakidun diru-atalaren kontura.
Deialdiaren araudia: Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez baditu identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badu edo zerbait falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio 38/2003 dirulaguntzak arautzen dituen Lege Orokorrak eta Udal Ordenantza Orokorrak (GAO, 2018/11/30) ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio ezen, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 23. artikuluan aurreikusitako moduan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika