Hautesleku berria izango dute Ugaldetxon igandean

Auzoko lokal berrian eman beharko dute bizilagunek botoa.

Igandeko Udal eta Foru hauteskundeetan bozkaleku berria estreinatuko dute ugaldetxotarrek. Rafael Pikabea kaleko 56-58 zenbakiko auzoko lokalean izango dute botoa emateko toki berria.

Orain arte Ugaldetxoko eskola zaharretan jartzen ziren boto kutxak. Atamitx zegoen eremuan egindako etxebizitzetan auzotarrek erabiltzeko lokala egin zuen joan den urtean Udalak eta irisgarria eta espazio handiko tokia denez, bertan kokatuko dira Ugaldetxoko bi hautes-mahaiak.

Gainontzeko auzoetan aldaketarik ez

8.220 oiartzuarrek izango dute igandean botoa emateko aukera. 7 hautesleku eta 13 mahai egongo dira. Ugaldetxo izango da toki aldaketa izango duen auzo bakarra. Gainontzekoetan ohiko toki eta mahaietara joan beharko dute herritarrek bozkatzera:

  • Arragua (bi mahai): Lantzabalgo anbulatorioan, Lartzabal etxadia zg
  • Iturriotz (mahai bakarra): auzo lokalean, Argiñene kalea 1
  • Altzibar eta Karrika (bi mahai): Altzibarko eskola zaharretan, Agerrealde etxadia 7
  • Elizalde (lau mahai): Elizalde eskolako frontoian, Manuel Lekuona ertorbidea 5
  • Ergoien (mahai bakarra): Auzokalte elkartean, Tornola kalea 4
  • Gurutze (mahai bakarra): Bizardia elkartean, Gurutze bidea 18
  • Ugaldetxo (bi mahai): auzoko lokal berrian, Rafael Pikabea 56-58

2023ko urtarrilaren 30eko errolda helbidearen baitan egin da mahaietako banaketa. Herritarren bere bozka-lekuarekin zalantzarik badu, online edo udaletxean aurrez aurre argitu dezake zein den bere mahaia:

  • Aurrez aurre, Udaletxeko idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
  • Online, helbide honetan (sinadura elektronikoarekin. Ez dutenek hemen kontsultatu dezakete).

Gehigarriak

Hautesleku berria izango dute Ugaldetxon igandean