Kontxa Murgia omentzeko egitaraua antolatu dute

Pikondoa landatuko dute Zimitioan.

Kontxa Murgia omentzeko eta Euskal Herriaren eta Galizia arteko loturak estutzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok. Urtarrilaren 26tik 28ra izango dira.

Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria eta Academia Galegoko sortzaile izan zenaren ama gogora ekarriko dugu bere jaioterrian.

Ostegunerako hitzaldia prestatu dute; 'A ascendencia oiartzuarra de Manuel Murgía, esposo de Rosalía de Castro'. 19:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan.

Ostiralean poesia errezitaldi musikatu galiziar-euskalduna izango da 19:00etan pleno aretoan.

Larunbatean Kontxa Murgia oroitzeko pikondoa landatuko dute Zimitioan 11:30ean eta 12:00etan omenaldia egingo diote bere jaiotetxea izan zen Manuel Lekuona Bibliotekan.

Gehigarriak

Kontxa Murgia omentzeko egitaraua antolatu dute