Ugaldetxoko auzo lokalaren irekiera festa egingo dute bihar

Auzotar guztiak gonbidatu dituzte inauguraziora.

Bihar arratsaldean Ugaldetxoko auzo lokal berriaren irekiera festa izango da 19:00etan. Bertaratutakoentzat merienda egongo da eta lokalaren funtzionamendua zein izango den azalduko dute. Ugaldetxoko bizilagunei parte hartzeko gonbita egin diete antolatzaileek.

Udalaren jabetzakoa den lokala auzotarrek erabiliko dute, Ugaldetxoko bizitza soziokulturala sustatu eta auzoko festak antolatzeko, besteak beste. 157 metro koadro ditu lokalak. 136.943,44 euroko inbertsioa egin du Udalak Ugaldetxoko auzotarrentzako azpiegitura hau prestatzen.

Gehigarriak

Ugaldetxoko auzo lokalaren irekiera festa egingo dute bihar