Oarsoaldea Garapen Agentziak 2021. urteko jardueren memoria aurkeztu du

Lezoko Gezala aretoan egindako ekitaldi batean, 2021ean zehar burututako programa eta jarduera nabarmenenak laburbildu ziren.

Lezoko Gezala auditoriumean egindako atzoko ekitaldian, Jesus Mari Martiarena garapen agentziako lehendakari eta Lezoko alkatea; Jexux Leonet Oiartzungo alkate eta Oarsoaldeko kontseilaria; Aizpea Otaegi Errenteriako alkate eta Oarsoaldeko kontseilaria; Izaskun Gómez Pasaiako alkatea; Nahikari Otermin Oarsoaldeko kontseilari eta Pasaiako Udaleko zinegotzia; eta Fernando Nebreda Oarsoaldeko gerentea izan ziren.

2021. urtea erresistentzia eta berraktibazio-urtea izan da Oarsoaldean. Zentzu horretan, Garapen Agentziaren helburuak izan dira, besteak beste, enpresa-ehunaren zati bati eustea, beste sektore batzuetako enpresei laguntzak eskaintzea eta eskualdeko langabetuak laneratzeko programak martxan jartxea.

Zentzu horretan, 2021ean agentziako orientazio-zerbitzuak 1778 langabetu artatu zituen. 607 pertsonak hartu dute parte agentziak gauzatutako enplegu-programetako batean. Era berean, 115 ekintzaile lagundu ahal izan ditu agentziak, guztira 23 bideragarritasun-plan sortuz. 21 mikroenpresa eta 27 lanpostu zuzen sortu dira.

Gehigarriak

Oarsoaldea Garapen Agentziak 2021. urteko jardueren memoria aurkeztu du