Kanterri ikastaroa izango da lehenengoz uztailean

Izen-ematea irekita dago ekainaren 24a arte

Euskal kantagintzari buruz Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa antolatu dute lehenengoz Udalak, KantagiLtzak eta Ahotseneak elkarlanean musikari, letragile, hezitzaile eta kulturzaleentzat, uztailaren 11 eta 12rako.

Euskarazko kantagintza aztertu, ikertu, hausnartu eta sustatzea du helburu ikastaroak: euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoaz hausnartzea, letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak ematea eta euskaraz kantatzeko grina trasmititzeko bideetan sakontzea.

Punta-puntako musikari eta idazleak ariko dira irakasle lanetan: Anari Alberdi, Itxaro Borda, Imanol Epelde, Fermin Etxegoien, Jon Maia eta Ihintza Orbegozo.

Izen-ematea, ekainaren 24a arte

Kanterri ikastaroko izen-ematea dagoeneko irekita dago, ekainaren 24a arte (hemen). Ikastaroaren prezioa 40 € da (Berrialagun eta soldatagabeentzako, 35 €), baina izango da egun bakarrean parte hartzeko aukera ere (25 €ren truke).

Kanterri ikastaroari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, 943 49 10 34 telefonora deitu edo kantagiltza@gmail.com-era idatz daiteke.

Gehigarriak

Kanterri ikastaroa izango da lehenengoz uztailean