Xanistebanetako kartel proposamenak jaso nahi ditu Udalak

Lehiaketara aurkezteko epea, maiatzaren 31 arte

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak, bi urteren buruan, herriko festak iragartzeko. 

Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da eta Xanistebanak 2022 adierazi beharko du. Gainerakoan, sortzaile bakoitzak  teknika librea erabili dezake. 

Bost sari banatuko ditu Udalak, lau dirutan eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (bakoitza 50 €koa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula. Epaimahaia xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute. 

Maiatzaren 31n bukatuko da proposamenak aurkezteko epea udaletxeko harreran.

Oinarriak osorik hemen daude eskuragarri.