Metrokoadrokak 'Bidaide' antzezlana emango du herrian

Sarrerak gaurtik salgai daude Garmendi txokolategian

Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan ondutako Bidaide antzezlana ekarriko du herrira Oiartzungo Metrokoadroka Sormen Kolektiboak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Emanaldia hilaren 24an (igandea), 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude Garmendi txokolategian, 5 €ren truke.

Metrokoadrokak Atarrabia eta Huarten (Nafarroa) gauzatu duen egonaldi artistikoan sortu du Bidaide. Idoia Beratarbide, Idoia Hernandez Hatxe, Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreak igoko dira oholtzara. 

Gehigarriak

Metrokoadrokak 'Bidaide' antzezlana emango du herrian