Abaraxka ibiltariak zortzi ekintza proposatu ditu udaberriko oporretarako

Opor sasoia izango da laster herriko ikasleentzat eta Abaraxka ludotekak ekintzak antolatu ditu datozen bi asteetarako, LH 1. eta 6. maila arteko haurrentzat. 

Hilaren 11tik 23ra, zortzi proposamen egingo ditu. Ludotekaren balio eta filosofia hezitzailea dute ekintzek eta herriarekin oso lotuak egongo dira: elkarlana, herriaren ezagutza, herriko kultura, natura eta ingurumena, kontsumismo eza...

Ekintza gehienak Abaraxka ludotekan bertan izango dira, baina auzoetara ere joango dira: Ergoienera, Karrikara eta Iturriotzera. Herriko eragileekin elkarlanean ere arituko da ludoteka egun batzuetan, hala nola Itturri merkatarien elkartearekin eta Soinuenearekin.

Antolatutako ekintzak doakoak eta irekiak dira, alegia, Abaraxka ludotekako bazkide ez diren haur eta familiek ere parte har dezakete.

Infomazio gehiago www.gazteoiartzun.net edo abaraxka.oiartzun@gmail.com-era idatzita. 

ABARAXKA IBILTARIA. EGITARAUA:

Apirilak 11, astelehena: Puzgarriak (Elorsoro kiroldegian, 11:00-13:00/16:30-19:00).

Apirilak 12, asteartea: Truke jolasa (Abaraxka ludotekan, 16:30).

Apirilak 13, asteazkena: Mendi buelta (Abaraxka ludotekatik, 10:30).

Apirilak 19, asteartea: Oiartzun ezagutzen: Karrika (Abaraxka ludotekan, 16:30).

Apirilak 20, asteazkena: Putzu-plast (Abaraxka ludotekan, 16:30).

Apirilak 21, osteguna: Oiartzungo ondarea ezagutzeko pista jolasa (Abaraxka ludotekan, 16:30).

Apirilak 22, ostirala: Txalaparta tailerra (Soinuenean, 16:30).

Apirilak 23, larunbata: Liburuaren Eguna (Abaraxka ludotekan, 16:30).

Gehigarriak

Abaraxka ibiltariak zortzi ekintza proposatu ditu udaberriko oporretarako