UEMAren Salto! udaleku ibiltarian izena eman dezakete gazteek

Begirale eta sukaldari aritzeko curriculumak martxoaren 4a arte jasoko dira

Salto! udalekuetan parte hartu nahi duten 14-18 urte arteko gazteek izena emateko epea irekita du UEMAk, martxoaren 31 arte. 

Aurten ere ibiltaria izango da Salto!. 50 laguneko bi zutabe abiatuko dira, bat Tolosatik (Gipuzkoa) eta bestea Etxarri Aranaztik (Nafarroa), eta laugarren egunean bi zutabeak Leitzan (Nafarroa) elkartuko dira. 

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. Iaz gazte askok eman zuten izena, eta asko kanpoan geratu zirenez, aurten, parte-hartzaile kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk.

Izen emateko:

www.uema.eus

Telefonoa: 943 91 66 99

E-maila: hezkuntza@uema.eus

 

Begirale eta sukaldariak behar dira Salto! udalekuetarako

Ekainaren 27tik uztailaren 3ra UEMAk antolatutako Salto! udaleku ibiltarian 14-18 urte bitarteko gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak ere behar dira. Lan egiteko interesa duenak curriculuma arnasguneak@uema.eus helbide elektronikora bidali dezake martxoaren 4a (ostirala) baino lehen.

Ondorengo jakintzak baloratuko dira:

- Begirale titulua izatea.

- EGA edo baliokidea izatea.

- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo egiten aritzea.

- Eskarmentua antzeko lanetan.

- Euskararekiko sentsibilizazioa.

- Taldean lan egiteko erraztasuna.

Gehigarriak

UEMAren Salto! udaleku ibiltarian izena eman dezakete gazteek