Mugikortasunarekin eta trafikoarekin lotutako margoketak egin dira herriko lauauzotan

Mugikortasuna eta trafiko antolakuntza hobetzeko margoketak lanak egin ditu Udalak Altzibarren, Arraguan, Elizalden eta Ugaldetxon.

Bide margoketak egin dira Altzibar eta Elizalde artean (Kaleberriatik Sibelutsera) eta Elizalde auzoko Rafael Pikabea etorbidean. 

Aparkalekuak ere margotu dira Altzibarko Kaleberrian eta Ugaldetxon, futbol zelaiko aparkalekuan. Altzibarren, lehendik zeuden aparkalekuen marrak margotu dira berriz eta Ugaldetxon, aparkalekua berrantolatu da.

Motorrentzako aparkaleku gehiago

Motorrentzako aparkaleku berriak ere sortu dira lau auzotan: Arraguako Ganboxa eta Iturrine kaleetan; Altzibarren, Olalden; Elizaldeko Iparralde etorbidean, Sibelutsen eta Arraskuelarren.

Horrez gain, zamalanetarako gune berria sortu da Iparralde etorbidean. 

Gehigarriak

Mugikortasunarekin eta trafikoarekin lotutako margoketak egin dira herriko lauauzotan