Abaraxka Ibiltariak gabonetarako eskaintza aurkeztu du

Herriko haurrentzako Gabonetako opor egunetarako ekintzak antolatu ditu Abaraxka ludotekak. Abaraxka Ibiltaria sei eta 12 urteko haurrei zuzenduta egongo da, eta parte hartzea librea izango dela (alegia, ez dago Abaraxkako ludotekako bazkideei bakarrik zuzendua).

Antolatu diren ekintzek Abaraxkaren filosofiarekin bat egingo dute: inklusibitatea, Oiartzungo herriarekin lotura...

Ekintza guztiak 16:30ean izango dra, Abaraxka ludotekan bertan. Salbuespenak hauek izango dira: zinema (ordu berean, baina udaletxeko areto nagusian); mendi buelta (10:00etan, Abaraxka ludotekatik) eta Tren Berdea (10:00etan Doneztebe plazatik).

Antolatu diren ekintzak dohainik izango dira, baina zinema saiorako eta Tren Berderako aldez aurretik sarrerak hartu beharko dira, Abaraxkan bertan. Zinemaren kasuan, pertsona bakoitzak gehienez hiru hartu ahal izango ditu. Tren Berdearen kasuan, pertsonako bi banatuko dira.

EGITARAUA:

Hilak 22, asteazkena: Oporretako festa ludotekan.

Hilak 23, osteguna: Zinema: Zutik!

Hilak 27, astelehena: Irudiat: irudimenaren eta artearekin jolasean.

Hilak 28, asteartea: Mendi buelta.

Hilak 29, asteazkena: Tren Berdean, Arditurriko meategiak bisitatzera. 

Hilak 30, osteguna: Abaraxkarako jostailuak sortzen.

Urtarrilak 3, astelehena: Oiartzungo ondarea ezagutzen. 

Urtarrilak 4, asteartea: Brailea ikasten.

Urtarrilak 5, asteazkena: Familiak eta lagunak jolasean.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Telefonoa: 645 005 496

E-maila: abaraxka.oiartzun@gmail.com

Webgunea

Gehigarriak

Abaraxka Ibiltariak gabonetarako eskaintza aurkeztu du