Xabier Lete XXXIV. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira

Xabier Lete XXXIV. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu zituen ostiralean Oiartzungo Udalak. Josu Delgado Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak egin zituzten aurkezle lanak.

Aurten ere, sariarekin batera (liburu eta materialetarako bonoa eta esku-dirua, helduenen kasuan), Jokin Mitxelena ilustratzaileak propio egindako marrazki bana ere jaso dute saritu guztiek.

Lan irabazle guztiak (aipamena jaso dutenak barne), liburuxkan argitaratuko ditu Udalak udaberrian. Herriko ikastetxeetako ikasle guztiek jasoko dute ale bana.

Epaimahaia literatura, euskalgintza eta hezkuntzarekin harremana duten herritar eta eragileek osatu dute: Pello Añorga; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Intxixu AEK euskatelgia; Goiatz Labandibar; Olatz Mitxelena; Aingeru Palomo; Marijo Telletxea eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea.

SARITUAK:

Prosa:

1. saila: Elaia Lasa Gelbentzu eta Xuhar Larretxea Muxika.

2. saila: Luka Ellenrieder Goikoetxea eta Kattin Garai Mendiburu. Aipamen berezia: Irati Zabalo Aranburu.

3. saila: Oier Frantsesena Arnaiz eta Udane Bereau Kortajarena. Aipamen berezia: Maddi Susperregi Yerobi.

4. saila: Nara Susperregi Barroso eta Xuhar Sarasola Amigorena. Aipamen berezia: Leire Suarez Yague.

5. saila: Uxue Etxeberria Elizetxea eta Lide Larrea Etxebeste. Aipamen berezia: Mattin Gelbentzu Beristain.

6. saila: Malen Frantsesena Arnaiz eta Mattin Etxebeste Sanzberro.

Poesia:

3. saila: Aitor Agirre Gonzalez eta Laiene Castellano Otegi. Aipamen berezia: Mireia Sagarra Martin.

4. saila: Ekhi Arizmendi Teiletxea eta Joane Irigoien Etxebeste. Aipamen berezia: Ilargi Ziaurritz Olaziregi.

5. saila: Jurgi Arbelaitz Guridi eta Unai Wolfram Rekalt. 

6. saila: Lohizune Telletxea Delgado eta Ane Garmendia Irastorza. Aipamen berezia: Maren Aginaga Bote.

 

Gehigarriak

Xabier Lete XXXIV. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira