Oiartzungo Udalak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin

Oiartzungo Udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoek (EH Bildu eta EAJ) bat egin dute Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikimendua adierazteko:

"Migrazioa ez da egoeraren araberako fenomenoa, baizik eta munduan gertatzen den egiturazko egoera bat. Erantzun egokia eskaintzea obligazioa da.

Etika unibertsalaren funtsezko premisetako bat da migrazioari dagokionez, jaso beharko genukeena eskaintzea, baldin eta gu ere antzeko egoera batean suertatuko bagina.

Hala ere, migratzaileak mehatxu gisa aurkezten dituzten diskurtso indartsuak mundu osoan ari dira ugaritzen. Faltsutasunez, arrazismoz eta populismoz zamatutako aurreiritziek errendimendu alderdikoia lortu nahi dute, beldurraren bitartez.

Orain arte, Euskadik modu bateratu eta solidarioan erantzun izan die migrazioaren erronkak dituen agerpenei. Alabaina, populismo xenofoboaren mehatxua hortxe dago, demagogiaren bitartez barreiatzeko asmoa dauka. Migraziorako Euskal Itun Sozialerako proposamen hau oztopoen eta aukeren testuinguru horretan dago kokatuta.

Itunaren helburuek proiekzio etiko, prebentibo eta proaktiboa dute."

Itun soziala oso-osorik irakur dezakezue albiste honen fitxategian.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin

Fitxategiak