Euskaraz egin ogiari kosk

Kelvin Mui izan da ogia euskaraz erosteagatik Oiartzungo sariduna

Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz Atera mamia euskarari! lanketa egin dute eskualdeko lau udalek aurten.Lanketa horren barneko azken ekintza hilabeteko ogiaren zozketa izan da. Hala, hamabost egunez, okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei boletoa ematen zieten hura bete eta kutxa  batzuetan sartzeko.

Oiartzungo 14 okindegik egin dute bat ekimen honekin.

Azaroaren 5ean egin ziren zozketak ata Oiartzunen, Kelvin Mui izan da sariduna, Odriozola gozotegian entregatutako boleto bati esker. Saria Odriozolako Francisco Fernandezek eta Josu Delgado Euskara zinegotziak eman diote. 

Gehigarriak

Euskaraz egin ogiari kosk