Lanbarren eta Arkale artean eroritako errepidea konpontzeko lanak martxan daude

Udalak lanen zati bat finantzatuko du

Lanbarren eta Arkale arteko GI-3236 errepidearen zati bat erori zen urtarrilaren 31ko goizaldean. Orain, konpoketa lanak martxan daude eta Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbarren Parke Logistikoa SA-k elkarrekin egingo diote aurre gastuei, GI-3362 errepidea Foru Aldundiaren eskumenekoa bada ere.

Guztira 330.7¡830,77 €ko aurrekontua duen lan honen %25a Oiartzungo Udalak finantzatuko du: 82.770,7 €. Era berean, Udala kide den Oarsoaldea Parke Logistikoa SA-k beste hainbeste finantzatuko du. Gainerakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du. 

Lanak azaroaren erdialdean bukatuko direla aurreikusten da. 

Gehigarriak

Lanbarren eta Arkale artean eroritako errepidea konpontzeko lanak martxan daude