Ostegunetik aurrera, aparkatzeko txandakatze sistema Arraskuelarre kaleko eremu batean

Ostegunetik aurrera, Arraskuelarre kaleko zazpi aparkaleku txandakakoak izango dira astelehenetik ostiralera, merkataritza establezimenduen ordutegian (09:00-13:30/15:00-19:30). 20 minutuko aparkatze-denbora izango da ordutegi horretan.

Udalak Arraskuelarren mugikortasuna hobetzeko neurriak hartu ditu. Honela, Arraskuelarre kaleko alde oso bat oinezkoentzako pasabide segurua izango da aurrerantzean, zeuden trabak kendu eta segurtasuneko altzariak jarrita.

Horretarako, zamalan eremu berri bat sortu da Belutene inguruan, lehen Arbelaizenea etxearen parean zegoena mugituta. Zamalanen ordutegia 06:00etatik 14:00etara izango da.