Udal kirol instalazioetan prezio murriztua eskatzeko epea ireki da gaur

Irizpide batzuk egokitu ditu Udalak

Udal kirol instalazioetako prezio publikoen tarifetan murrizketa eskatzeko epea ireki da gaur.

Aurten, irizpideetako batzuk berritu ditu Udalak. Aldaketetako bat errenta aitorpena aurkezteko modua izango da.

Bestetik, desgaitasunarengatik prezio murrizketa eskatzen dutenen kasuan, familiako bi kidek %33ko desgaitasuna badute automatikoki prezio murriztua aplikatuko zaie. Familiako kideren batek desgaitasuna duen kasuetan, familia-unitatea lagun bat baino gehiago gisa kontabilizatu eta horren araberako baremoak aplikatuko dira.

Arraudi berritua eta eskaera orria Iragarki Taulan daude eskuragarri.

Eskaerak gaurtik azaroaren 10era aurkeztu daitezke udaletxeko harreran. 

Gehigarriak

Udal kirol instalazioetan prezio murriztua eskatzeko epea ireki da gaur