Ugaldetxoko auzo lokala atondu du Udalak

Ugaldetxoko auzo lokala egokitzen bukatu du Udalak. Isastiko etxe berrietako behean udal jabetzakoa den lokala da Udalak txukundu duena, auzotarrek erabil dezaten.

Auzo lokalak 157 metro koadro ditu eta biltegia ere bai. 136.943,44 €ko inbertsioa egin du Udalak Ugaldetxoko auzotarrentzako azpiegitura hau prestatzen.

Aurten, bertan izango da Ugaldetxoko auzo batzarra (urriaren 6an, asteazkena, 19:00etan). Landuko diren gaien artean, auzo lokalaren erabilera eta funtzionamendua ere aipatuko dira. 

Gehigarriak

Ugaldetxoko auzo lokala atondu du Udalak