Auzo batzarrak izango dira urria hasieran, Udala eta auzotarrak elkartzeko

Urriaren 4tik 6ra izango dira bilerak

Auzo Batzarrak Udala eta auzotarrek elkarrekin aurrez aurre eta zuzenean hitz egiteko momentua eta tokia izaten dira. Udalak urtero, udazkenean, auzotarrekin biltzeko ohitura du eta aurten ere horrekin jarraituko du.

Urriaren 4tik 6ra izango dira auzo batzarrak. Auzotarrekin hitz egingo diren gaiak 2021eko errepasoa (Udalaren egoera); 2022ko aurrekontu proposamena eta auzo bakoitzeko egoera izango dira.

Herriko egoera orokorraren berri izateaz gain, auzo bakoitzean egin diren edo egingo diren interbentzioak, eta auzotarrek dituzten kezkak eta iritziak biltzeko toki aparta dira Auzo Batzarrak. Horregatik, Udalak auzotar guztiak gonbidatu nahi ditu batzarretan parte hartzera.

Izan ere, auzoetan egiten diren hobekuntzetako asko, Auzo Batzarretan hitz egindako gaien ondorio izaten dira. 

Ugaldetxoko batzarra, auzo lokal berrian

Toki gehienak ohikoak izango dira, baina Ugaldetxon auzo batzarra egiteko leku berria izango da: Isastiko auzo lokal berria.

Horrez gain, Altzibar eta Iturriozko Auzo Batzarrak aurten ere udaletxeko areto nagusian izango dira. COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik zenbait Auzo Batzar udaletxean egin ziren iaz, segurtasun distantziak mantentzeko. Aurten ere, bi auzo horietako auzo lokalen tamaina dela eta, udaletxean egingo dira bilerak.

Bi kasuetan, auzotarrek herrira joateko Xorrola autobusa erabili dezaketela gogora ekarri nahi du Udalak (Iturriotzen, 18:59ean; Altzibarren, Peñenen 18:50ean eta Kaleberrian, 18:51n). 

AUZO  BATZARRAK:

 ALTZIBAR: Urriak 5, asteartea, udaletxeko areto nagusian.

ARRAGUA: Urriak 4, astelehena, frontoi ondoko lokalean.

ELIZALDE: Urriak 5, asteartea, Manuel Lekuona bibliotekan.

ERGOIEN: Urriak 5, asteartea, Auzokalte Elkartean.

GURUTZE: Urriak 4, astelehena, Bizardia Elkartean.

ITURRIOTZ: Urriak 6, asteazkena, udaletxeko areto nagusian.

KARRIKA: Urriak 4, astelehena, Artaso Elkartean.

UGALDETXO: Urriak 6, asteazkena, Isastiko auzo lokalean.

Batzar guztiak 19:00etan izango dira

Gehigarriak

Auzo  batzarrak izango dira urria hasieran, Udala eta auzotarrak elkartzeko