Elizalde Institutuak karpa izango du ikasturte honetan ere

COVID19ari aurre egiteko dirulaguntza eskatu du Udalak

Ikasturte honetan ere Elizalde Institutuko ikasleei aterpe emateko karpa jarri da eskolako kanpoaldean. Iaz bezala, hezkuntza zentro publikoetan COVID19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak sortu dituen dirulaguntza eskaera egin du Udalak. Karparen alokairuaren kostuaren %90a Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du eta gainerakoa, Udalak. Guztira, 12.541,65 € izango dira.

Iaz ere karpa jarrita egon zen ikasturtean zehar, Elizalde Institutuko aterpe eskasiari aurre egiteko. Balorazio egokia egin dutenez bai ikastetxeko zuzendaritzak eta bai Udalak, aurten berriz eskaera egin eta karpa jartzea erabaki da. 

Gehigarriak

Elizalde Institutuak karpa izango du ikasturte honetan ere