Oiartzunera etorriberriak euskarara gerturatzera gonbidatu ditu Udalak

Oarsoaldeko Euskara Batzordeka Ongi etorri! kanpaina jarri du martxan, gure eskualdera etorri direnak euskara ikastera gonbidatzeko, euskarak "gerturatu" egiten gaituelako.

Horregatik, azken bost urteetan Euskal Herritik kanpotik Oiartzunera etorri diren 500 laguni informazioa bidali die Udalak, euskaraz, gazteleraz, arabieraz, frantsesez eta ingelesez. 

Oiartzungo kasuan, gainera, Udalaren beka-sistemari esker euskara ikastea dohainik da B2 maila arte.

Nelson Mandelak esan zuen hartatik: "Pertsona bati ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere burura iritsiko zara. Bere hizkuntza hitz egiten badiozu, bere bihotzera iritsiko zara".

 

Gehigarriak

Oiartzunera etorriberriak euskarara gerturatzera gonbidatu ditu Udalak