Hilabete honetan hasiko da biltzen Irakurketa Taldea

Manuel Lekuona bibliotekak antolatzen duen helduentzako Irakurketa Taldeak prestatu du ikasturte honetako irakurgaien zerrenda. Hilabete honetan egingo du lehenengo saioa: hilaren 21ean, 20:00etan (bibliotekako beheko aretoan).

Hilean behin elkartuko da taldea, Goiatz Labandibarren gidaritzapean. Helburua, euskaraz literatur modalitate ezberdinetako lanak irakurri eta haien inguruan hizketan aritzea izango da.

Parte hartu nahi duten irakurleek Manuel Lekuona bibliotekan jaso dezakete beharrezko informazioa.

EGUTEGIA eta IRAKURGAIAK:

Irailak 21: Sekula gehiago egingo ez dudan gauza dibertigarri bat (William Foster Wallace. Itzultzailea: Danele Sarriugarte).

Urriak 19: Pasio hutsa (Annie Ernaux. Itzultzailea: Joseba Urteaga).

Azaroak 16: Ene herri txikia (Gael Faye. Itzultzailea: Irati Bereau).

Abenduak 14: Sugarren mende (Asisko Urmeneta).

Urtarrilak 18: Argiantza (Pello Lizarralde).

Otsailak 22: Mari-mutil handi baten bluesa (Leslie Feinberg. Itzultzailea: Fermin Zabaltza).

Martxoak 22: Intimitatea (Hanif Kureishi. Itzultzailea: Harkaitz Cano).

Apirilak 19: Sotoan gordeak (Miren Gorrotxategi).

Maiatzak 17: Lilurabera (Yurre Ugarte).

Ekainak 21: Argiaren barne-distantzia (Imanol Irigoien).

Gehigarriak

Hilabete honetan hasiko da biltzen Irakurketa Taldea