Xorrola autobusa goizez bakarrik ibiliko da abuztuan

Herri barruko garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak izango dira abuztuan: Xorrola herri barruko autobusa goizez bakarrik ibiliko da hilabete honetan (astelehenetik larunbatera).

Bestetik, Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei zerbitzua ematen dien taxibus zerbitzurik ez da izango abuztuan.

Irailaren 1etik aurrera, herri barruko bi garraio zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute.

Gehigarriak

Xorrola autobusa goizez bakarrik ibiliko da abuztuan