Mugarri eta Oiartzun urtekaria salgai, bihartik aurrera

Bihartik aurrera (hilak 23), Oiartzun 2021 urtekaria eta Mugarriren liburu berria salgai egongo dira.

Joxemari Iturriozek ondu du aurtengo Mugarri liburua, bildumako 27.-a: Beloaga, gaztelu baten historia, herri baten historia. Liburua 12 €an egongo da eskuragarri. 

Oiartzun urtekaria, berriz, 4 €ko prezioan salduko da. Urteroko atalak izango ditu urtekariak: elkarrizketa nagusia (aurten, Maria Jesus Aranburu izan da); Oiartzungo seme-alabak; historia; hezkuntza... 

Salmenta puntuak hauek izango dira:

- Berezi janari denda (Altzibar)

- Pikoketa estankoa (Arragua)

- Garmendi txokolategia (Elizalde)

- Garmendia okindegia (Elizalde)

- Urrats paperdenda (Elizalde)

- Zapirain estankoa (Elizalde)

- Ibarreko gasolindegia (Iturriotz)

- Martin harategia (Iturriotz)

- Intxixu jatetxea (Ugaldetxo)

- Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo)

Gehigarriak

Mugarri eta Oiartzun urtekaria salgai, bihartik aurrera