Hilaren 12an hasiko da udako igerilekuaren denboraldia

Udako igerilekuak ohiko denboraldia izango du aurten (iaz, COVID19arengatik beranduago ireki zen): ekainaren 12tik irailaren 12ra irekita egongo da. COVID19arengatik hartu beharreko unean uneko neurri guztiak errespetatuko dira udal zerbitzuan.

Ekianeko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Uztailean, berriz, 10:00etatik 21:00etara egongo da irekita udal igerilekua.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek euren kuotan sartuta dute udako udal igerilekuaren zerbitzua. Gainontzekoek, tarifa ezberdinak izango dituzte aukeran, igerilekuaz gozatzeko.

TARIFAK:

Denboraldiko bonoa:

Familiarra: 130,25 €

Banakako heldua (16 urtetik goiti): 97,70 €

Banakako gaztea (16 urtetik beheiti): 65,15 €

Eguneko sarrera:

Heldua: 7,75 €

Gaztea: 3,90 €

Bost sarrera (heldua): 30,90 €

Bost sarrera (gaztea): 15,55 €

* Bost urte arteko haurrak, dohainik.

Gehigarriak

Hilaren 12an hasiko da udako igerilekuaren denboraldia