Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun iraunkorreko aukerei buruzko on-line saioa

Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun iraunkorrerako aukeren inguruan informatzeko on-line tailerra antolatu dute oiartzuarrentzako (ekainaren 9an, asteazkena, 18:00etan).

Tailer honen helburua gizartean pixkanaka txertatzen eta indarra hartzen diren mugikortasun iraunkorrerako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun iraunkorrrerako beste aukera batzuei buruzkoa ere (ibilgailu hibridoak, txirrinda eta patinete elektrikoak...). Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

Tailer honetan parte hartu nahi duten oiartzuarrek aurretik izena ematea beharrezkoa izango dute, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

- Postra elektronikoa bidali argitu@gipuzkoa.eus-era

- 943 16 41 72 edo 605 75 76 87ra deitu

- Informazio osagarria: www.argitu.eus

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da tailerrean parte hartzeko, ez da ezer deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa gazteleraz izango da.

Tailerrean sortzen diren galdera eta zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galdera parte-hartzaileei.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak...) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.

Gehigarriak

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun iraunkorreko aukerei buruzko on-line saioa