Zokolon espaloia egiteko lanak hasi dira

Zokolo bidean, Altzibarko Bizkai eta Ubisibar etxeen artean, espaloia egiten hasi da Udala. Oinezkoen segurtasuna hobetu eta bermatuko du lan honek. Eremu horretan trafikoa berrantolatzeko margoketak eta irizpideak markatu dira azkenaldian eta espaloia eginda, mugikortasunaren inguruan hobekuntza integrala gauzatuko da Altzibartik Ergoienera doan bidean.

Lanek hiru asteko iraupena izango dutela aurreikusten da eta Udalak 20.174,37 € inbertituko ditu azpiegitura honetan.

Gehigarriak

Zokolon espaloia egiteko lanak hasi dira