Kalexa plazako berdeguneen eremua jolasgune bihurtuko da

Ugaldetxoko Kalexa plazan zeuden bi berdeguneak kendu eta eremu hori jolasgune bihurtzeko lanak egiten ari da Udala. Bi jolasek osatuko dute Kalexa plaza, biak harlauzazkoak: xake taulak eta hiru marran jolasak.

Hiru aste inguru iraungo dute lanek eta 21.000 € inbertituko ditu Udalak bizilagunekin adostutako moldaketa honetan.

Gehigarriak

Kalexa plazako berdeguneen eremua jolasgune bihurtuko da